El salmón atlántico avanza en el Bidasoa y remonta el río hasta la presa de Txokoto en Elizondo

La estrategia de eliminación de obstáculos ha permitido este avance, que no se constataba desde hace al menos 30 años

De un total de 19 ejemplares de salmón atlántico radio-marcados, 11 han llegado a puntos del río Bidasoa situados aguas arriba de la presa de San Tiburcio en Doneztebe / Santestaban, y tres de ellos han llegado en los últimos días a Elizondo, de los que dos han logrado rebasar la presa de Txokoto en el casco urbano de la localidad.

Este dato ha podido constatarse mediante el programa de radio-seguimiento que desarrolla el Departamento de Desarrollo Rural y Medio Ambiente, a través del personal de la empresa pública Gestión Ambiental de Navarra / Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK) y del Guarderío de Medio Ambiente, dentro del proyecto LIFE IREKIBAI. En plena época de remonte y gracias a unas condiciones aptas de caudal, se pudo comprobar su presencia ya detectada el año pasado en la parte alta de la cuenca del río. Según las y los técnicos, la estrategia de eliminación de obstáculos en el río ha permitido este avance, que no se constataba en este punto desde hace al menos 30 años.

El aumento de la superficie utilizada por el salmón fue detectado ya en 2018, cuando tres ejemplares (de 28 en total) llegaron aguas arriba de la gran presa de San Tiburcio y uno de ellos hasta la presa de Oharriz, en Irurita, a 5 kilómetros de Elizondo. Este año, la época de remonte ha confirmado los datos, invirtiendo la tendencia de las últimas décadas, en las que la construcción de numerosos obstáculos en forma de presas y azudes en el tramo medio y bajo del Bidasoa para el aprovechamiento de la fuerza del agua motivó que los salmones no pudieran llegar a la parte alta de la cuenca como lo hacían antaño.

Este año, los caudales adecuados para la migración y la situación actual de la cuenca han permitido que un buen número de ejemplares llegue a la parte alta. A pesar de este hecho excepcional, la presa de Oharriz sigue siendo un gran obstáculo para dicha migración, y varios ejemplares más están a pie de presa y todavía no han conseguido superarlo.

El Gobierno de Navarra, junto con la Confederación Hidrográfica del Cantábrico, comenzó hace más de 15 años a trabajar para revertir la fragmentación del río Bidasoa, eliminando algunas presas en desuso y mejorando la permeabilidad de las que estaban en uso. Actualmente, el Gobierno de Navarra, a través de su empresa pública GAN-NIK, junto con la Diputación Foral de Gipuzkoa, participa en el proyecto LIFE IREKIBAI “Ríos abiertos: Mejorando la conectividad y los hábitats en los ríos compartidos por Navarra y Gipuzkoa”, que ha permitido la eliminación en la cuenta del Bidasoa de presas como las de Endarlatsa, Bera o Ituren, a las que hay que sumar las derribadas por otras iniciativas en Arraioz y Elgorriaga.

Beneficios para el salmón y otras especies

Todos estos esfuerzos realizados en la cuenca del Bidasoa han posibilitado una mejora lenta pero mantenida de la población del salmón, ya que en los últimos años 10 años se ha mantenido por encima de los 400 ejemplares. A día de hoy son 409 los salmones que han remontado, cifra que podría aumentar, ya que no ha terminado la temporada. Además, los trabajos de permeabilización han permitido que un mayor número de salmones alcance la parte media y alta de la cuenca, con lo que podrán desovar en mejores frezaderos y condiciones más apropiadas para el desarrollo de los alevines.

Hasta hace pocos años, dada la gran cantidad de obstáculos que tenía que superar un ejemplar para llegar hasta la altura de Bertiz, el puente de Reparacea (Bertiz) era el lugar más alejado de la desembocadura donde unos pocos salmones llegaban de forma más o menos regular. Hay que señalar que, además del salmón, todas sus especies acompañantes como la trucha, reo, anguila, sábalo o lampreas, entre otras, se están beneficiando también de los trabajos de permebilización en el río.

Exposición sobre la problemática de los ríos cantábricos

Precisamente sobre este tema, desde la pasada semana puede visitarse en la sede del Departamento de Desarrollo Rural y Medio Ambiente (c/ González Tablas, 7. Pamplona / Iruña) la exposición Oztoporik gabe, hobe! / ¡Que corra el agua!, sobre la problemática de los ríos cantábricos y, especialmente, sobre las consecuencias de su fragmentación para la vida silvestre en el Bidasoa. La muestra está instalada en la planta baja del edificio y se mantendrá hasta el próximo 15 de diciembre.

La muestra forma parte del trabajo divulgativo del proyecto europeo LIFE IREKIBAI, en el que participa el Gobierno de Navarra, y ha sido coordinada por la empresa pública Gestión Ambiental de Navarra GAN-NIK.

Oztoporik gabe, hobe! / ¡Que corra el agua!, elaborada por Labrit Multimedia, consta de diez paneles de grandes dimensiones que recrean el fondo y el entorno del río Bidasoa y, con el salmón como protagonista, explica el problema y también las políticas de conservación de la biodiversidad que están adoptando las administraciones para la mejora nuestros ríos. Se detallan asimismo las medidas desarrolladas y los resultados logrados con el citado proyecto europeo LIFE IREKIBAI.

Tras su paso por el Departamento, la exposición se instalará a partir del 16 de diciembre en el Parque Natural del Señorío de Bertiz (Oieregi). Ya el próximo año 2020, llegará en febrero a Geltoki (antigua estación de autobuses de Pamplona, y durante toda la próxima primavera está previsto que recorra distintos lugares y municipios de la zona cantábrica de Navarra. Concretamente, se podrá visitar en Elizondo, Sunbilla, Lesaka, Doneztebe / Santestaban, Leitza, Etxalar y Bera.

A través de iniciativas como la producción de esta exposición, el proyecto europeo LIFE IREKIBAI fomenta la sensibilización y participación pública para mejorar el cuidado de los hábitats, de la flora y la fauna de nuestros ríos, con el esfuerzo conjunto de instituciones, organizaciones, empresas, comunidades y personas.

Izokin atlantikoa aurrera doa Bidasoan, ibaian gora eginez Elizondoko Txokoto urtegiraino

Oztopoak ezabatzeko estrategiak ahalbidetu du aurrerapen hori, gutxienez duela 30 urtetik ez baita horrelakorik egiaztatu ahal izan

Irrati-markaturiko izokin atlantikoaren 19 aletatik 11 Doneztebeko San Tiburcio urtegitik gora dauden Bidasoa ibaiko uretara iritsi dira, eta horietatik hiru Elizondora heldu dira azken egunotan. Bik herriko hirigunean dagoen Txokoto urtegia gainditzea lortu dute.

Datua, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak, LIFE IREKIBAI proiektuaren barruan, Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK) enpresa publikoko eta Ingurumen Zaindegiko langileen bidez, aurrera daraman irrati-jarraipeneko programaren bidez egiaztatu ahal izan da. Gora egiteko garaian, eta emariaren baldintza egokiei esker, iaz ere hauteman zen presentzia egiaztatu ahal izan da ibaiaren arroaren goiko aldean. Teknikarien arabera, ibaian oztopoak kentzeko estrategiak ahalbidetu du aurrerapena, gutxienez duela 30 urtetik ez baita horrelakorik egiaztatu ahal izan puntu horretan.

Izokinak erabilitako azaleraren handitzea 2018an hauteman zen dagoeneko, hiru arrain (zeuden 28etatik) San Tiburcio urtegitik gora zeuden uretara heldu zirenean, eta horietako bat Iruritan dagoen Oharriz urtegira, Elizondotik 5 kilometrora. Aurten, gora egiteko garaiak datuak berretsi ditu, azken hamarkadetako joerari buelta emanez; izan ere, Bidasoaren erdialdearen eta behealdearen artean urtegi formako oztopo ugari eraikitzeak izokinak arroaren goiko aldera ezin iristea eragin zuen, garai batean egiten zuten bezala.

Aurten, migraziorako egokiak diren emariek eta arroaren egungo egoerak ale kopuru handia goiko aldera iristea ahalbidetu dute. Ohiz kanpoko gertaera hori hor dagoen arren, Oharrizko urtegia oztopo handia da oraindik migrazio horretarako, eta bertze hainbat ale urtegiaren oinetan daude, baina oraindik ez dute gainditzea lortu.

Nafarroako Gobernua, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoarekin batera, duela 15 urte baino gehiago hasi zen Bidasoa ibaiaren zatiketari buelta emateko lanean, erabiltzen ez ziren urtegi batzuk kenduz eta erabiltzen ari zirenen iragazkortasuna hobetuz. Gaur egun, Nafarroako Gobernuak, GAN-NIK enpresa publikoaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, LIFE IREKIBAI «Ibai irekiak: Nafarroak eta Gipuzkoak partekatzen dituzten ibaien konektibitatea eta habitatak hobetzen» proiektuan hartzen du parte. Proiektu horri esker, Bidasoaren arroan Endarlatsako, Berako edo Iturengo urtegiak kendu ahal izan dira, eta horiei bertze ekimen batzuen ondorioz eraitsitakoak gehitu behar zaizkie, Arraiozkoa eta Elgorriagakoa, hain zuzen ere.

Onurak izokinarentzat eta bertze espezie batzuentzat

Bidasoaren arroan egindako ahalegin horiei guztiei esker, izokin populazioa pixkanaka baina era iraunkorrean hobetu da, azken 10 urteotan 400 ale baino gehiagoko kopuruari eutsi baitio. Gaur egun 409 dira gora egitea lortu duten izokinak, eta baliteke kopuru hori handitzea, denboraldia ez baita oraindik amaitu. Gainera, iragazkortasun lanei esker, izokin gehiago iritsi dira arroaren erdiko eta goiko partera, eta, ondorioz, arrautzak jartzeko toki hobeak eta arrainkumeak hazteko baldintza egokiagoak izan ditzakete.

Duela urte gutxi arte, ale batek Bertiz pareraino iristeko gainditu behar zituen oztopo ugariak zirela eta, Reparaceako zubia (Bertiz) zen izokin kopuru txiki erregular batek heltzea lortzen zuen itsasoratzeko puntutik urrutien zegoen tokia. Aipatzekoa da, izokinaz gain, bere espezie laguntzaile guztiak, hala nola amuarraina, erretxina, aingira, kolaka edo lanproia ere, ibaiko iragazketa lanen onurak jasotzen ari direla.

Kantaurialdeko ibaien arazoei buruzko erakusketa

Gai horrekin erlazionaturik, hain zuzen ere, joan den astetik, Oztoporik gabe, hobe! / ¡Que corra el agua! erakusketa bisita daiteke Landa Garapen eta Ingurumen Sailaren egoitzan (Gonzalez Tablas kalea, 7. Iruñea). Kantaurialdeko ibaien arazoari eta, batez ere, horiek zatikatzeak Bidasoan bizitza basatirako dituen ondorioei buruzko erakusketa da. Erakusketa eraikinaren beheko solairuan dago, eta datorren abenduaren 15era arte ikusi ahal izanen da.

Erakusketa, Europako LIFE IREKIBAI proiektuaren dibulgazio lanaren parte da. Nafarroako Gobernuak proiektu horretan hartzen du parte, eta Nafarroako Ingurumen Kudeaketa GAN-NIK enpresa publikoak koordinatu du.

Labrit Multimedia enpresak egindako Oztoporik gabe, hobe! / ¡Que corra el agua! erakusketa, Bidasoa ibaiaren hondoa eta ingurunea irudikatzen dituzten neurri handiko hamar panelek osatzen dute, eta izokina protagonista izanik, arazoa eta gure ibaiak hobetzeko administrazioak hartzen ari diren bioaniztasunaren kontserbaziorako politikak ere azaltzen ditu. Halaber, aipaturiko LIFE IREKIBAI proiektu europarraren bitartez aurrera eramandako neurriak eta lorturiko emaitzak zehazten dira.

Departamentutik igaro ondoren, abenduaren 16tik aurrera Bertizko Jaurerriko Parke Naturalean (Oieregi) jarriko da erakusketa. Datorren urtean, 2020an jadanik, otsailean, Geltokira (Iruñeko autobus geltoki zaharra) iritsiko da, eta hurrengo udaberri osoan Nafarroako Kantauri isurialdeko hainbat tokitan eta udalerritan egonen da ikusgai. Horrela, Elizondon, Sunbillan, Lesakan, Donezteben, Leitzan, Etxalarren eta Beran bisitatu ahal izanen da.

Erakusketa hori bezalako ekimenen bidez, Europako LIFE IREKIBAI proiektuak jendearen sentsibilizazioa eta partaidetza sustatzen ditu, gure ibaietako habitaten, landarediaren eta faunaren zaintza hobetzeko, instituzioen, erakundeen, enpresen, komunitateen eta pertsonen esfortzu bateratuaren bitartez.