Aspapelen Paperezko Txori Urdina Gongorako Zentroko heziketa-ikasgelara iritsi da

Mankomunitateak aitortza izan du 2017ko kanpainan bilketan egin zuen kudeaketarengatik

Aspapelen Paperezko Txori Urdina Iruñerrira iritsi da aste honetan, Mankomunitateari aitortza egiteko, bigarren urtez jarraian, paper eta kartoi bilketan egiten duen kudeaketa onarengatik.

2017an paper eta kartoi bilketa bikaintasunez kudeatzeagatik joan den martxoan saritu zituzten toki erakundeetara iristen ari da Paperezko Txori Urdina azken hilabeteetan. Hartara, Aspapelek elkarlana eskertu nahi die Iruñerriko biztanleei eta birziklapenean parte hartzen jarraitzera animatu nahi ditu, haien inplikazioa giltzarria izan baita sari ohoregarri hau lortzeko.

Zehazki, paperezko hiru txori urdinek irudikatzen duten aitortza handiena jaso zuten hamahiru erakundeetako bat izan zen Iruñerriko Mankomunitatea. Hain zuzne, sari ohoregarri handiena eskuratu duten beste hamabi erakundeak hauek izan dira: Lleida, Fuenlabrada, Logroño, Burgos, Ciudad Real, León eta Soriako udalak, Concello da Coruña, Consell Comarcal de l´Alt Empordà, Consorcio Agrupación Nº1 Huesca eta GRHUSA, Consorci de Residus i Energia de Menorca, eta Mancomunidad de Municipios de la Costa del Sol Occidental izenekoa.

Oraingo honetan, paperezko txoria Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroan dagoen heziketa-ikasgelara iritsi da. Han, harrera egin diote Ingurumen Heziketako Programaren arduradun Carmen Villanuevak eta heziketa jardueren koordinatzaile Mar Garcíak.

Ikusi informazio osoa hemen: http://www.mcp.es

La Pajarita Azul de Aspapel llega al aula educativa del Centro de Góngora

La Mancomunidad obtuvo el reconocimiento por la gestión de la recogida durante la campaña 2017

La Pajarita Azul de Aspapel ha llegado esta semana a la Comarca de Pamplona como reconocimiento a la Mancomunidad, por segundo año consecutivo, por su buena gestión en la recogida selectiva de papel y cartón.

Durante los últimos meses, la Pajarita Azul está llegando a las entidades locales que fueron distinguidas el pasado mes de marzo por la excelencia de su gestión de la recogida selectiva de papel y cartón durante 2017. De este modo, Aspapel agradece a los y las habitantes de la Comarca su colaboración y les anima a continuar participando en el reciclaje, ya que su implicación ha resultado clave para obtener esta distinción.

Concretamente, la Mancomunidad de la Comarca de Pamplona fue una de las trece entidades que recibieron el máximo reconocimiento representado por las tres pajaritas azules. Las otras doce entidades que han obtenido la máxima distinción han sido los ayuntamientos de Lleida, Fuenlabrada, Logroño, Burgos, Ciudad Real, León y Soria, Concello da Coruña, Consell Comarcal de l´Alt Empordà, Consorcio Agrupación Nº1 Huesca y GRHUSA, Consorci de Residus i Energia de Menorca, y Mancomunidad de Municipios de la Costa del Sol Occidental.

En esta ocasión la pajarita ha llegado al aula educativa existente en el Centro de Tratamiento de Residuos de Góngora. Allí fue recibida por la responsable del Programa Educación Ambiental, Carmen Villanueva y la coordinadora de actividades educativas, Mar García.

Ver la información completa en: http://www.mcp.es