Listado y los Catálogos de protección de especies de Fauna y Flora Amenazadas

El Decreto Foral 254/2019 establece las especies silvestres vulnerables o en peligro de extinción que no figuran en el catálogo estatal y que complementan a la legislación general vigente.

El Gobierno de Navarra ha aprobado en su sesión de hoy un decreto foral por el que se establece el Listado Navarro de Especies Silvestres en Régimen de Protección Especial y, al mismo tiempo, se crea el nuevo Catálogo de Especies de Flora Amenazadas de Navarra y se actualiza el Catálogo de Especies de Fauna Amenazadas de Navarra.

El Listado incluye las especies, subespecies y poblaciones silvestres de fauna y de flora merecedoras de una atención y protección particular en función de su valor científico, ecológico, cultural, por su singularidad, rareza, o grado de amenaza, y que no figuren ya en el Listado Español de Especies Silvestres en Régimen de Protección Especial. Con el Listado se establecen también los catálogos de fauna y de flora amenazadas de Navarra que las protegen estableciendo dos categorías de protección: en peligro de extinción y vulnerables.

El nuevo Catálogo de Especies de Flora amenazadas de Navarra incluye 185 taxones y, concretamente, los no incluidos ya como amenazados en el Catálogo Español o que, figurando en este, lo hagan con una categoría de menor amenaza. El Catálogo de Fauna se actualiza e incluye un total de 83 especies.

El trabajo de elaboración de este decreto se inició con la presentación de un documento previo por parte del Servicio de Medio Natural del Departamento de Desarrollo Rural y Medio Ambiente. La propuesta técnica se sometió a revisión de un panel de expertos y a continuación entre diciembre de 2018 y febrero de 2019, el proyecto de decreto foral ha estado publicado en el portal de Gobierno Abierto para aportaciones y sugerencias de la ciudadanía. Fruto de ese proceso, se recibieron 65 observaciones de las que 34 fueron aceptadas total o parcialmente.

Entre las nuevas especies de fauna incluidas pueden señalarse varios insectos, coleópteros, aves y murciélagos que tienen su hábitat en la madera muerta de los árboles viejos, y cuya conservación es importante dada la relevancia que están adquiriendo en Navarra los bosques maduros.

Además, con la calificación de en peligro de extinción, figuran también aves esteparias como la avutarda y el sisón, y otras especies como la perdiz pardilla, la perdiz nival, el águila de bonelli, el martinete, el sapillo pintojo meridional, el bagre, la lamprehuela, el cangrejo autóctono, la libélula Gomphus Graslini y el mejillón de río.

Complementario de la legislación estatal vigente

Junto con su descripción, diagnóstico y justificación, la inclusión de una especie en el listado conlleva, entre otras, la prohibición de “recogerlas, cortarlas, mutilarlas, arrancarlas o destruirlas intencionadamente”, en el caso de las especies vegetales, y de “darles muerte, capturarlos, perseguirlos o molestarlos, así como la destrucción o deterioro de sus nidos, vivares y lugres de reproducción, invernada o reposo”, en el caso de los animales. La inclusión en el Catálogo compromete a la Administración Foral a llevar a cabo planes de conservación o de recuperación para garantizar poblaciones sostenibles en el tiempo. Como otras comunidades, en Navarra se mantiene vigente el listado de protección estatal, pero –a través de este nuevo decreto foral- a esa relación se añaden las especies que precisan de una protección especial en la Comunidad foral.

El listado de especies protegidas de Navarra vigente hasta el momento databa de 1995, fecha del decreto foral que realizó la primera catalogación de Vertebrados de fauna silvestre, y de 1997, cuando se publicó el decreto foral con el Catálogo de Flora amenazada. Transcurridos más de 20 años de su publicación, se hacía necesaria una actualización en función de su estado y de la evolución de las poblaciones tanto en la Comunidad Foral como en las comunidades limítrofes.

Por otra parte, era también preciso adaptar el texto de Navarra a la normativa estatal sobre el tema. Concretamente, a la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad, que incluye asimismo un Listado de especies silvestres en régimen de protección especial y, dentro de él, el Catálogo español de Especies Amenazadas, ambos concretados en un real decreto de 2011

Faunan eta Floran arriskuan dauden espezieak babesteko Zerrenda eta Katalogoak onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru dekretu berriak Estatuko katalogoan jasota ez dauden eta indarrean dagoen legeria orokorra osatzen duten basa espezie zaurgarriak edo desagertzeko arriskuan daudenak ezartzen ditu.

Gaurko saioan, Babes Bereziko Basa espezieen Nafarroako Zerrenda ezartzen duen foru dekretua onartu du Nafarroako Gobernuan; aldi berean, Nafarroako Mehatxatutako Flora-espezieen katalogo berria sortzen du dekretuak, eta Nafarroako Mehatxatutako Fauna-espezieen Katalogoa eguneratu.

Duten balio zientifikoagatik, ekologikoagatik, kulturalagatik, beren bereizitasunagatik, bitxitasunagatik edo mehatxu-mailagatik arreta eta babes berezia merezi duten fauna eta florako basa espezieak, azpi-espezieak eta populazioak jasotzen ditu zerrenda horrek, Babes Bereziko Erregimenean dauden Basa Espezieen Zerrenda eta Espainiako Espezie Mehatxatuen Zerrendan jasota ez daudenak. Zerrenda horrekin, Nafarroako mehatxatutako fauna- eta flora-katalogoak ere ezartzen dira, horiek babestuko dituztenak, eta bi babes-kategoria ezartzen dira: desagertzeko arriskuan daudenena, eta zaurgarriena.

Nafarroako mehatxatutako Flora Espezieen katalogo berriak 185 taxon jasotzen ditu, zehazki Espainiako Katalogoan mehatxatutako espezietzat jasota ez daudenak edo, katalogo horretan jasota egon arren, mehatxu-kategoria txikiagoarekin daudenak. Fauna katalogoa, berriz, eguneratu egiten du dekretuak, eta 83 espezie jasotzen ditu guztira.

Sailaren Natura-inguruneko Zerbitzuak egindako aurretiazko agiri baten aurkezpenarekin abiarazi zen dekretu hori prestatzeko lana. Aditu-talde batek aztertu zuen proposamen teknikoa eta, ondoren, 2018ko abendutik 2019ko otsailera, Gobernu Irekiko Atarian argitaratuta egon da foru dekretuaren proiektua, herritarrek ekarpenak eta iradokizunak egin zitzaten. Prozesu horren ondorioz, 65 ohar jaso ziren, eta horietatik 34 onartu ziren –osorik edo partzialki–, azken testuan sartzeko.

Zerrendan sartu diren fauna espezie berrien artean, nabarmentzekoak dira habitata zuhaitz zaharren egur hilean duten hainbat intsektu, koleoptero, hegazti eta saguzar; oso garrantzitsua da espezie horiek kontserbatzea, Nafarroan baso helduak hartzen ari diren garrantzia dela eta.

Gainera, desagertzeko arriskuan kategoriarekin ageri dira estepako hainbat hegazti, basoilo handia eta basoilo txikia kasu, bai eta beste espezie batzuk ere, hala nola eper grisa, elur-eperra, bonelli arranoa, amiltxoria, hegoaldeko apo pintatu iberiarra, bagrea, mazkar arantzaduna, karramarro berdea, Gomphus Graslini mariorratza eta perla-muskuilua.

Estatuan indarrean dagoen legeriaren osagarri

Espezie bat zerrendan sartuta, haren deskribapena, diagnostikoa eta justifikazioa jasotzearekin batera, horiek «biltzeko, mozteko, ebakitzeko, errotik ateratzeko edo nahita suntsitzeko” debekua dakar landare-espezieen kasuan, eta “hiltzeko, harrapatzeko, jazartzeko edo molestatzeko», zein haien habiak, gordelekuak eta ugalketa-lekuak suntsitzeko edo kaltetzeko debekua, berriz, animalien kasuan. Espezie horiek Katalogoan sartuta, Foru Administrazioak kontserbazio- edo berreskuratze-planak egiteko konpromisoa hartzen du, populazioek denboran zehar iraungo dutela bermatzeko. Beste komunitate batzuetan bezala, Nafarroan ere indarrean dago Estatu mailako babes-zerrenda, baina, foru dekretu berri honekin, Foru Komunitatean babes berezia behar duten espezieak gehitzen zaizkio zerrendari.

1995ekoa zen orain arte indarrean egon den Nafarroako babestutako espezieen zerrenda; urte hartan onartu zen basa faunako Ornodunen lehenengo katalogazioa egin zuen Foru Dekretua, eta 1997an argitaratu zen mehatxatutako Floraren Katalogoa ezartzen zuen foru dekretua. 20 urte baino gehiago igaro den honetan, beharrezkoa zen eguneraketa bat egitea, populazioek Foru Komunitatean zein mugakide dituen gainerako komunitateetan duten egoeraren eta izan duten bilakaeraren arabera.

Bestalde, beharrezkoa zen Nafarroako testua gaiari buruzko Estatu mailako araudira egokitzea ere. Hain zuzen ere, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko 2007ko Legera; halaber, babes bereziko erregimenean dauden basa espezieen Zerrenda bat jasotzen du lege horrek eta, horren barruan, Mehatxatutako Espezieen Espainiako Katalogoa. Biak daude zehaztuta 2011ko Errege Dekretu batean.