La II Semana contra el Desperdicio Alimentario de Navarra se centra este año en el impacto social y ambiental de la pérdida de alimentos

Elikagaiak alferrik galtzearen Aurkako Nafarroako II. Astea elikagaien galerak gizartean eta ingurumenean duen eraginean oinarrituko da aurten

Se darán a conocer iniciativas locales como Buruxka, el proyecto de recogida de los alimentos que quedan en el campo tras la cosecha

Tokiko ekimenak ezagutaraziko dira, hala nola Buruxka, uzta bildu ondoren bertan geratzen diren elikagaiak biltzeko proiektua

Por segundo año consecutivo, la OPREC (Oficina de Prevención de Residuos e Impulso de la Economía Circular)  del Gobierno de Navarra conmemora la II  Semana del Desperdicio Alimentario en torno al Día Internacional, que hoy 29 de septiembre, se celebra en todo el mundo y recoge el desafío de abordar el impacto social y ambiental derivado de las pérdidas de alimentos durante el COVID-19.

En el calendario de la Semana destaca la actividad, programada hoy en Sartaguda, del innovador proyecto Buruxka que, organizado desde el Ayuntamiento de Yerri, impulsa la recogida de los alimentos que quedan en el campo tras la cosecha y que no se destinan a la venta. La iniciativa se basa en la recuperación de esa tarea –denominada tradicionalmente espigamiento-  como valor social y ambiental, y cuenta con la colaboración de INTIA y de la UPNA y está cofinanciado por el Plan de Desarrollo Rural – PDR de Navarra 2014-2020 a través del Fondo Europeo Agrícola de Desarrollo Rural, que gestiona el Departamento de Desarrollo Rural y Medio Ambiente.

Hay que recordar que, solo en nuestra Comunidad y según estimaciones del Ministerio para la Transición Ecológica, más de 115.000 toneladas de alimentos terminan al año en la basura, un 42% de las cuales se desperdician directamente en los hogares.

La OPREC  coordina, desde 2017, la acción de Navarra en materia de desperdicio alimentario y organiza la Semana del Desperdicio Alimentario con el fin de sensibilizar sobre este problema. El año pasado los esfuerzos se centraron en el reparto de táperes a más de 500 hostelero y hosteleras con la idea de repartir toda la comida que se tira en los menús diarios que ofertan.

En la programación de la Semana se incluye también la presentación mañana, 30 de septiembre, por parte de la Fundación Banco de Alimentos de Navarra de su  estudio sobre la huella de carbono de las actividades de la entidad.

Por su parte,  desde la Delegación de Navarra en Bruselas , en colaboración con los agentes navarros responsables, presentarán varias acciones relacionadas con este tema en la Semana Europea de los Residuos, que tendrá lugar en noviembre.

Bigarren urtez jarraian, Nafarroako Gobernuaren Hondakinak Prebenitzeko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoak (OPREC) Elikagaiak alferrik galtzearen II. Astea ospatuko du gaur, irailak 29, mundu osoan ospatzen den Nazioarteko Egunaren inguruan, eta COVID-19 pandemian elikagaien galerek ingurumenean eta gizartean duten eraginari heltzeko erronka jasotzen du.

Astearen egutegian, gaur Sartagudan egingo den jarduera nabarmendu behar da, Buruxka proiektua berritzailearena; izan ere, Deierriko Udalak antolatuta, uzta ondoren zelaian geratzen diren elikagaiak, salmentarako erabiltzen ez direnak, biltzea bultzatzen du. Ekimenaren helburua da zeregin hori berreskuratzea –tradizionalki espigamendua deitua- balio sozial eta ingurumen-arloko balio bezala. INTIA eta NUPen lankidetza du, eta Landa Garapeneko Planak – Nafarroako 2014-2020 LGPk batera finantzatzen du Landa Garapeneko Nekazaritzako Europako Funtsaren bitartez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak kudeatuta.

Gogoratu behar da, soilik gure Komunitatean eta Trantsizio Ekologikoko Ministerioaren balioespenen arabera, 115.000 tona elikagai baino gehiago botatzen direla zaborretara urtean, eta horietatik %42 zuzenean etxeetan alferrik galtzen da.

OPREC-ek, 2017az geroztik, Nafarroako jarduera koordinatzen du elikadurak alferrik galtzeari dagokionean, eta Elikagaiak Alferrik Galtzearen inguruko Astea antolatzen du, arazo horren gainean sentsibilizatzeko helburuarekin. Iaz, tuperrak banatu zitzaizkien 500 ostalari baino gehiagori, egunero eskaintzen dituzten menuetan botatzen den janari guztira banatzearren.

Astearen programazioan, halaber, bihar, irailak 30, Nafarroako Elikagaien Banku Fundazioak erakundearen jardueren karbono-aztarnari buruzko azterketa aurkeztuko da.

Bestalde, Nafarroak Bruselan duen Delegazioak, Nafarroako agente arduradunekin batera, gai horren inguruko hainbat ekintza aurkeztuko dituzte Hondakinen Europako Astean, azaroan.