Navarra celebra estos días la Semana Europea de Prevención de Residuos con un amplio programa de actividades

El Departamento de Desarrollo Rural y Medio Ambiente y varias mancomunidades se suman a esta iniciativa europea que tiene como fin reducir el volumen de residuos

Nafarroa Hondakinen Prebentziorako Europako Astea ospatzen ari da egunotan, jarduera egitarau zabalarekin

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak eta hainbat mankomunitatek bat egin dute hondakinen bolumena murriztea helburu duen Europako ekimenarekin

Navarra celebrará estos días la Semana Europea de Prevención de Residuos de Navarra con objeto de concienciar a la ciudadanía sobre la necesidad de reducir el volumen de residuos y su impacto. La semana cuenta con una programación completa de actividades, en las que intervendrán mancomunidades, entes locales y organizaciones. Entre los actos programados destacan la presentación de un vídeo-clip, conferencias, recogida de artículos o reparto de bolsas y tuppers.

La Semana Europea de Prevención de Residuos, coordinada por la Oficina de Prevención de Residuos e Impulso a la Economía Circular del Gobierno de Navarra, se prolongará hasta el día 24 de noviembre y contará con acciones de sensibilización sobre la prevención de residuos coincidiendo con los actos que se celebrarán a nivel europeo.

Presentación vídeo-clip “Tenemos un buen marrón”

Tras las primeras actividades realizadas el pasado sábado, entre las que se incluía un mercado en Aoiz / Agoitz o la recogida y pesado de artículos promovida por Traperos de Emaús para su reutilización mañana martes tendrá lugar la presentación del video-clip “Tenemos un buen marrón/ A ze marroia dugun”. Una iniciativa divulgativa sobre prevención y reutilización, ideada por la Mancomunidad de Valdizarbe y financiada por el Gobierno de Navarra a través de los proyectos PAL de la Agenda Local 21.

El video, que se presentará a las 12 horas en Geltoki, la antigua estación de autobuses de Pamplona / Iruña, cuenta con la colaboración del grupo SKA-P y de Kutxi Romero (Marea) entre otros músicos y participantes.

En el marco de la Semana se han programado charlas sobre prevención, separación y reciclaje de residuos en Elizondo (lunes 18, a las 17 h. en la Residencia de Ancianos) y en Artajona (el miércoles 20 a las 18,30 en la Biblioteca), y la presentación de los datos de utilización de la Campaña de Vajilla Reutilizable en 2019 en la fundación Varazdin el viernes 22 a las 11,30.

Por su parte, Baztan, Malerreka y Bortziriak han organizado un “Reparto de tuppers”, en las pescaderías y carnicerías, para quienes compren en el comercio local durante los días 18, 20 y 22 de esta semana. La misma iniciativa de reparto de tupper y bolsas de tela en pescaderías y carnicerías locales se realizará en Artajona, el jueves 21.

También la Mancomunidad de Sangüesa repartirá tuppers durante toda la semana, en este caso para aprovechar las sobras de alimentos de usuarios en bares y restaurantes y evitar el desperdicio alimentario y, entre los días 20 y 23, en los Puntos Limpios de las distintas Mancomunidades de Residuos se repartirán bolsas reutilizables de Reciclapp-Birziklapp.

En el programa se incluye asimismo una Mesa de trabajo en torno a la prevención de residuos en Eventos Sostenibles el jueves 21, en el Departamento de Desarrollo Rural y Medio Ambiente, a las 12 del mediodía.

Nafarroak Hondakinen Prebentziorako Europako Astea ospatuko du egunotan, herritarrak hondakinen bolumena murrizteko beharraz eta horrek duen eraginaz kontzientziatzeko asmoz. Astean zehar hainbat jarduera izango dira, eta mankomunitateek, tokiko erakundeek eta bestelako elkarteek hartuko dute parte. Programatutako ekitaldien artean bideo-klip baten aurkezpena, hitzaldiak, artikuluen bilketa edo poltsen eta tupper-en banaketa daude.

Nafarroako Gobernuko Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoak koordinaturiko Hondakinen Prebentziorako Europako Astea azaroaren 24ra arte luzatuko da, eta hondakinen prebentzioari buruzko sentsibilizazio ekintzak izango ditu, Europa mailan egingo diren ekitaldiekin bat eginez.

“A ze marroia dugun” bideo-kliparen aurkezpena

Joan den larunbatean egin ziren lehen jardueren ondoren, horien artean Agoitzen azoka bat egitea edo Traperos de Emaús erakundeak bultzaturik egin zen artikuluen bilketa eta pisaketa, berriro erabili ahal izateko, bihar, asteartean, «Tenemos un buen marrón/A ze marroia dugun» bideo-kliparen aurkezpena egingo da. Prebentzioari eta berrerabilpenari buruzko dibulgazio ekimena, Izarbeibarko Mankomunitateak sortu eta Nafarroako Gobernuak finantzatu du, Tokiko Agenda 21eko PAL proiektuen bidez.

Bideoa 12:00etan aurkeztuko dute Geltokin, Iruñeko autobus geltoki zaharrean, eta Ska-P taldearen eta Kutxi Romeroren (Marea) laguntza du, beste musikari eta parte-hartzaile batzuen artean.

Astearen barruan, hondakinen prebentzioari, bereizketari eta birziklatzeari buruzko hitzaldiak programatu dira Elizondon (astelehena 18, 17:00etan, Zaharren Egoitzan) eta Artaxoan (asteazkena 20, 18:30ean, Liburutegian), eta Varazdin fundazioaren erabilerari buruzko Baxera Berrerabilgarriaren Kanpainaren 2019ko datuak aurkeztuko dira, ostiralean, azaroaren 22an, 11:30ean.

Baztanek, Malerrekak eta Bortziriek, berriz, «Tupperren banaketa» antolatu dute arrandegi eta harategietan, azaroaren 18an, 20an eta 22an herriko merkataritzan erosten dutenentzat. Tupperrak eta oihalezko poltsak herriko arrandegietan eta harategietan banatzeko ekimen bera Artaxoan egingo dute, hilaren 21ean, ostegunean.

Zangozako Mankomunitateak ere tupperrak banatuko ditu aste osoan, kasu honetan taberna eta jatetxeetan erabiltzaileen elikagai soberakinak aprobetxatzeko eta elikagaiak alferrik ez galtzeko; eta, azaroaren 20tik 23ra bitartean, Hondakinen Mankomunitateetako garbiguneetan Reciclapp-Birziklapp poltsa berrerabilgarriak banatuko dira.

Egitarauan, halaber, Ekitaldi Iraunkorretan, ostegunean, azaroaren 21ean, hondakinen prebentzioari buruzko laneko mahai bat egongo da, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuan, eguerdiko 12:00etan.