El Gobierno recuerda las pautas para la correcta gestión de los residuos del COVID-19

Los equipos de prevención desechables como guantes y mascarillas no deben ser abandonados, sino depositarse en el contenedor de resto.

Con motivo de la celebración este domingo día 17 del Día Internacional del Reciclaje, y ante el inicio de la desescalada de la crisis del COVID-19, el Gobierno de Navarra recuerda las pautas para la correcta gestión de los residuos, y hace un llamamiento a la ciudadanía para el cuidado y mejora de sus hábitos de separación, con el fin de potenciar la recogida selectiva de residuos y de reducir la fracción resto.

La Oficina de Prevención de Residuos e Impulso a la Economía Circular (OPREC), en la que se integran el Ejecutivo foral, el Consorcio de Residuos de Navarra, la Mancomunidad de la Comarca de Pamplona y Gestión Ambiental de Navarra, ha constatado que el confinamiento derivado del estado de alarma está llevando asociado un incremento de los residuos generados en los hogares.

Siguiendo las instrucciones de la Orden SND/271/2020, la Oficina detalla en su página web cómo debe ser la gestión de residuos durante la crisis del COVID- 19, y hace una especial referencia a los equipos de protección individual de un solo uso, como guantes y mascarillas desechables, cuya generación se ha disparado, recordando que no deben ser abandonados en cualquier lugar, sino que deben depositarse correctamente en el contenedor de resto, o en el de materiales en el caso de la Mancomunidad de Montejurra.

Del mismo modo, la OPREC recuerda que los hogares y/o residencias con personas contagiadas por coronavirus y/o en cuarentena, deben depositar sus residuos en el contenedor de fracción resto, o en el de materiales (Mancomunidad de Montejurra), con destino a eliminación en vertedero.

En la nueva situación de desescalada, y con el previsible aumento del uso a medio plazo de guantes y mascarillas de un solo uso, la OPREC recomienda también depositarlos en los contenedores mencionados.

La UNESCO celebra el Día del Reciclaje desde el año 2005, con el objetivo de concienciar a la población sobre la importancia de tratar correctamente los residuos para proteger el medio ambiente, siguiendo las pautas de prevención, reducción, reutilización y reciclaje de los mismos, las mismas que sustentan el Plan de Residuos de Navarra.

Una oportunidad para mejorar la separación y reducir el resto

En Navarra, según los datos de 2018, cada persona genera una media de 1,19 kilogramos de residuos al día, lo que supone 436 kilos al año por persona. De ellos, el 54% (235 kilos por persona) fue la fracción resto que se eliminó en vertedero.

Sin embargo, los análisis del contenedor de resto demuestran que el 85% de los residuos (200 kilos por persona) se han depositado incorrectamente, y son residuos (recursos) que podrían ser aprovechados si se depositan en los contenedores y puntos adecuados. En concreto, el 50% (117 kilos por persona) del contenedor de fracción resto es materia orgánica, mientras que el 35% (82 kilos por persona) lo componen, además, envases (metal, brik, plástico, vidrio), papel y cartón, madera, residuos de aparatos eléctricos y electrónicos, textil, etc.

A este respecto, la OPREC subraya que “la crisis del coronavirus puede suponer una oportunidad para optimizar los hábitos de separación de residuos en los hogares, maximizando la recogida selectiva y disminuyendo al máximo la generación de fracción resto”. Finalmente, hace un llamamiento a la responsabilidad de la ciudadanía navarra, para que actúe pensando el futuro, ya que “solo así lograremos que, además de la crisis sanitaria y económica provocada por el virus, no venga asociado un impacto ambiental que agudice todavía más la crisis climática en la que nos encontramos inmersos”

OVID-19aren hondakinak behar bezala kudeatzeko jarraibideak gogorarazi ditu Gobernuak

Erabili ondoren botatzeko prebentzio-ekipamenduak, hala nola eskularruak eta maskarak, ez dira edonon utzi behar, errefusaren edukiontzian baizik

Igandean, hilak 17, Birziklatzearen Nazioarteko Eguna izanen da; horregatik, eta COVID-19aren krisiaren deseskalatzea hasi den honetan, Nafarroako Gobernuak hondakinak era egokian kudeatzeko jarraibideak oroitarazi nahi ditu, eta herritarrei dei egiten die bereizketa-ohiturak zaintzeko eta hobetzeko, hondakinen gaikako bilketa sustatu eta errefusa gutxitzeko xedez.

Hondakinak Prebenitzeko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoak, zeinaren barruan dauden Foru Gobernua, Nafarroako Hondakinen Partzuergoa, Iruñerriko Mankomunitatea eta Nafarroako Ingurumen Kudeaketa, behatu du alarma-egoeraren ondoriozko konfinamenduak etxebizitzetan eratzen den hondakin-kopurua handitzea eragin duela.

SND/271/2020 Aginduari jarraikiz, Bulegoak bere webgunean azaltzen du, xehe-xehe, nolakoa izan behar duen hondakinen kudeaketak COVID-19aren krisiak dirauen bitartean, eta bereziki azpimarratzen du behin erabiltzeko norberaren babeserako ekipamenduei (eskularruak, erabili ondoren botatzeko maskarak) dagokien atala. Horien kopurua biderkatu egin da, eta Bulegoak oroitarazi nahi du ez direla edonon utzi behar, eta modu egokian utzi behar direla errefusaren edukiontzian, edo, Jurramendiko Mankomunitatearen kasuan, materialen edukiontzian.

Era berean, HPEZBBk oroitarazten du koronabirusak kutsatutako pertsonak edo berrogeialdian daudenak bizi diren etxeetako hondakinak errefusaren edukiontzian utzi behar direla, edo materialenean (Jurramendiko Mankomunitatean), ondoren zabortegian deuseztatzeko.

Deseskalatze-egoera berrian, eta epe ertainean erabilera bakarreko eskularru eta maskaren erabilerak seguruenik gora eginen duela aurreikusirik, horiek ere aipaturiko edukiontzietan uzteko gomendioa egiten du HPEZBBk.

UNESCOk 2005etik ospatzen du Birziklatzearen Eguna, herritarrak kontzientziatzeko hondakinak era egokian kudeatzeak ingurumena babesteko duen garrantziaz; horretarako, aintzat hartu behar dira haiek prebenitzeko, gutxitzeko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko jarraibideak, Nafarroako Hondakinen Planaren oinarria diren berberak.

Bereizketa hobetzeko eta errefusa gutxitzeko abagunea

Nafarroan, 2018ko datuen arabera, pertsona bakoitzak 1,19 kilogramo hondakin eratu zuen batez beste egunero, hau da, urteko eta pertsonako 436 kilo. Horietatik, %54 (235 kilo pertsonako) zabortegian deuseztaturiko errefusa izan zen.

Haatik, errefusaren edukiontziaren analisiek erakutsi dute hondakinen %85 (200 kilo pertsonako) era desegokian utzitakoak direla. Hondakin (baliabide) horiek aprobetxagarriak lirateke edukiontzi eta gune egokietan utziz gero. Hain zuzen ere, errefusaren edukiontzian dagoenaren %50 (117 kilo pertsonako) materia organikoa da, eta gainerako %35ean (82 kilo pertsonako) ontziak (metala, brika, plastikoa, beira), papera eta kartoia, zura, gailu elektronikoen hondakinak, ehunak eta abar daude.

Horren haritik, HPEZBBk azpimarratu nahi du “koronabirusaren krisia abagunea izan daitekeela etxebizitzetan hondakinak bereizteko ohiturak hobetzeko, gaikako bilketa areagotzeko eta ahalik eta errefus gutxien eratzeko”. Azkenik, nafarrei erantzukizunez eta etorkizunean pentsatuz jokatzeko eskatu die, “hori izanen baita bide bakarra birusak eraginiko krisi sanitario eta ekonomikoarekin batera ingurumen-inpaktu bat ez etortzeko, jasaten ari garen klimaren krisia are gehiago larriagotuko duena”.